Consulta

Egun on,

Liburu baten mailegua luzatu al daiteke liburutegira joan gabe? 02/02/2018

Arratsalde on,

Lehenik eta behin, mila esker gurekin harremanetan jartzeagatik eta gure zerbitzuak erabiltzeagatik.

Liburu baten epea luzatutzeko liburutegira joan gabe 2 aukera dituzu:

1. Maileguan eraman zenuen liburutegira zuzenean telefonoz deituz. Hurrengo estekan aurkituko dituzu Donostiako Liburutegiko telefono guztiak:
https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=69&id=955&Itemid=107&lang=eu

2. Beste aukera bat on line egitea da. Horretarako katalogoko zure bakide atalean sartu behar duzu. Hona hemen jarraitu behar dituzun pausoak:
http://katalogoa.donostiakultura.eus helbidean "ONLINE KATALOGOA" > BAZKIDE SAIOA HASI
edo "Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean" estekan sakatu:

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoa (http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua) leiho berrian irekiko da eta hor zure bazkide datuak idatzi behar dituzu. Ondoren, "Nire biblioteka" atala aukeratu eta mailegu bat berritzeko, kontrol-laukia markatu eta "Berritu" klikatu.
Halere, kontuan izan maileguak berritu ahal izango direla soilik indarrean dagoen maileguaren azken bost egunetan, eta betiere epea luzatu nahi diren dokumentuak beste pertsona batek erreserbatu ez baditu.
Kaixo

Hauek dira sartu behar dituzun datuak gure online zerbitzuak erabiltzeko:

ERABILTZAILEA: bazkide txartelaren zenbakia (NANa, letrarik gabe).
PASAHITZA: zure jaiotze urtea (uuuu)

Ondo izan,