Consulta

Hemeroteka kontsultarako, jakin nahi dut ea Nafarroako Liburutegi sarean, edo zehazterik balego, zein liburutegitan dagoen DIARIO DE NAVARRAren hemeroteka irakurgai, eta horretan bereziki 1966 urtetik 1976ra bitarte gehigarri moduan argitaratu zen NAFAR IKUNTZA-ren orriak.

Eskerrik asko.
Mikel Galartza. 22/12/2018

Egun on:

Diario de Navarra egunkariaren hemeroteka Nafarroako Liburutegian kontsulta daiteke soilik, PDF moduan. Ez dago bilatzailerik, beraz, kontsultatu nahi dituzun egunkarien datak ez badakizkizu dokumentuak banan-banan begiratu beharko dituzu. Ausaz egindako froga batean Nafar izkuntzan orria atala ikusgai dagoela egiaztatu dugu.

Kontsulta egiteko Liburutegiko bigarren solairuan dagoen mostradorera zuzendu beharko zara, irakurle txartela aldean duzula.

Agur bat

Biblioteca de Navarra / Nafarroako Liburutegia
Negociado de Servicios al Público /
Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa

Paseo Antonio Pérez Goyena 3
31008 Pamplona-Iruña
848 42 77 97